Arratsaldean irekiko dute berriro Altxu kalea

Igandean 1 eta 3 atariko bizilagunek pitzadura arriskutsuak antzeman zituzten eraikinean. Ordutik dago itxita kalea.

Gaur, osteguna, irekiko da berriro ere Altxu kalea ibilgailuentzat. Joan den igandean, 1 eta 3 atarien etxebizitza-blokean pitzadura arriskutsuak antzeman zituzten.

Ordutik, bizilagunek kontratatu zuten enpresa fatxada eraisten ari da, eta behin behineko irtenbide bat bilatzen, behin betikoa erabaki aurretik. Hasierako konponbide hori amaitzean, bizilagun guztiek erabili ahalko dituzte etxebizitzak, horietako hainbatek ezin izan baitituzte egunotan etxebizitzak osotasunean erabili.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.