Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

[Galeria] Bestondoarekin, ganadu feria

Lezoko santakrutzetan ganadu feria egin dute gaur goizean. Baserritar giroa nagusitu da Goiko Plazaren inguruan.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2022/09/15

Beharbada bestondoa hitza erabiltzea ez da ohikoa Lezon, baina gaurko egunari erreferentzia egiteko baliagarri izan daiteke. Baten batek bere hiztegira gehi dezake, gainera. Bestondo edo biharamunarekin altxa da gaur herria. Izan ere, atzoko Santakrutz Egunak arrastoa utzi du herritarren artean, batez ere kuadrillen arteko bazkarian (eta ondorengoetan) izan zirenen artean. Ganadu feria zegoen gaur goizean jarrita Josetxo Etxandi pilotalekuaren inguruan, eta egia esan, gazte-gazte askorik ez zen bertan.

Behiak, idiak, ahuntzak, behorrak eta bigantxaren bat ere ekarri dituzte herrira gaurkoan, herriko eta kanpoko baserrietako egitekoen eta ohituren zaleen gozamenerako. Horiek arretaz ikuskatu dituzte abereak. Abereek ere so egin diete bi hankadunei, zer pentsatzen zuten asmatzea zail zela.

Animalien erakustaldiaren ondoren, idi-demaren goizeko txanda iritsi da, eta ondoren eman dizkiete ganadu erakargarriena ekarri dutenei sariak. Bazkaltzera bilduko dira geroago, Ixkulin eta Tiñelu elkarteetan.

Goiza animalia trazakoa izan bada ere, egunak emango du gehiago. Behean, gaurko egitaraua, eta biharkoa. Ondoren, gaur goizeko argazki galeria.

Gaurko (osteguna) egitaraua

  • 14:00. Baserritarren bazkariak Ixkulin eta Tiñelu elkarteetan.
  • 16:30. Herri kirolak, gazteentzat, Kale Nagusian eta Atzekoaten.
  • 18:00. Idi dema probalekuan.
  • 18:30. Formol konpainiaren ‘Album’ antzerkia Karlos Saldise plazan.
  • 20:00. Bertso saioa Gurutze Santuaren plazan: Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Oihana Iguaran eta Nerea Ibarzabal.
  • 21:15. Mozorro afaria Karlos Saldise plazan.
  • 22:00. Play Back lehiaketa Karlos Saldise plazan.

Biharko (ostirala) egitaraua. Larunbateko eta igandeko ekitaldien zerrenda ikusteko klik egin hemen.

  • 12:30. Paella txapelketa Jauregialde plazan.
  • 18:00. Josetxo Etxandi pilota oroitaldiko herri mailako kategorien finalak, Josetxo Etxandi pilotalekuan.
  • 19:00. Buruhandi eta erraldoien kalejira Karlos Saldise plazatik.
  • 20:00. Kartelada Gurutze Santuaren plazan.
  • 20:00. Musika Eskolako taldeen kontzertuak: Gotzen, Ordu Txarra eta Jaig.
  • 22:00. Euskal musika taldeen topaketa Karlos Saldise plazan.
  • 01:30. DJ Txillardegi Karlos Saldise plazan.

Lezoko santakrutzak 2022. Ganadu feria (2022-09-15)

Erlazionatutako edukia[Galeria eta bideoa] Aurten ere, plaza bete dute[Galeria] Burrunba handia Lezon
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.