
Arratsaldean "Dkode" eta "Puntu iraultzaileak" tailerrez gain, bisita gidatuak egingo dituzte. Gaualdean kontzertuen txanda izango da.

Uda bukatzear, bueltan da kirol sasoia. Futbolariak hasiak dira jada, eta areto futbolekoek gaur ekingo diote lehiaketari.

‘Karpeta urdinak’ pantaila handian ikusteko aukera egongo da bihar. Euskal Herrian egon diren tortura kasuak azaleratzen ditu oiartzuarraren dokumentalak, ikertzaile taldearen lanean fokua jarriz.

Atlantikaldiko egitarauaren barruan dagoen jardueretako bat da. Bertan, jatorri ezberdineko herritarrek euren herrialdeko jakiak egiten dituzte, ondoren Foru plazan dastatzeko. Bihar da topaketa.

Urritik aurrera 6 ikastaro, 4 tailer, 3 jabekuntza talde eta neska gazteen txokoko bi tailer eskainiko dituzte. Izen-emateak astelehenean irekiko dira, hilak 19.

Indar handiz hasi zuen umore munduko ibilbidea Martiarenak (Oiartzun, 1986). Lehen emankizunarekin, Euskal Herriko 150 plazatan baino gehiagotan aritu baita, Idoia Torregarai lagunarekin.

Txikizkako saltzaileen eta ogasunaren arteko harremana estutuko du TicketBAI sistema berriak. Hainbat onura izan ditzakeen arren, merkatari txikiak kezkatu ditu eskatzen duen inbertsioak.

Enekok, Mikelek eta Ikerrek osatzen duten musika taldeak 2021eko urtarrilean hasi zuen bere ibilbidea, eta dagoeneko kaleratu dute euren lehen diskoa. Gaur oholtzaren gainean egongo dira, Lezon.

Elkarte feministako hainbat kidek Indiara bidaia egingo dute, eta bertako emakumeei eraman nahi diete material menstruala.

Martxan da IX. Atlantikaldia, eta indartsu dator. 70-75 jarduerarekin eraiki dute programazioa, herriko eragileekin batera osatutakoa. Iker Tolosa da zuzendaria, eta jaialdiaren xehetasunak azaldu ditu.

Lau futbol taldek partida jokatuko dute asteburuan, horietako hiruk bigarren jardunaldia. Areto futboleko talde nagusia kopan arituko da.

Mirene Begiristain EHUko irakasleak emango du solasaldia da. Hilaren 20an da, 10:45ean eta Gezala Auditoriumean.

Irailaren 20an hasiko da "Jesus Hospitalerren omenezko 2022ko mendiko argazki lehiaketa". Parte hartzeko irizpideak luzatu ditu elkarteak.

Santo Tomas Lizeoa taldearen kontra estreinatuko dute kategoria berria lezoarrek, 20:00etan hasita, Plazetan.

San Pedroko auzoko jaiak gaur abiatu eta igandera bitarte luzatuko dira. 19:00etan botako dute txupinazoa.

Pasaiako etxez etxeko zerbitzuko langileen lanuztearen harira irakurketa kaleratu du sindikatuak. Maiatzaren 23tik daude greban.

Hilaren 15ean hasi da Atlantikaldia Errenteria-Oreretan. HITZAk egitarau osoa biltzen duen gehigarria argitaratu du.

Maitena Monroyk gidatuko du saio intentsiboa. Tailerra dohainik izango da, eta izena hilaren 29a baino lehen eman beharko da.

Hizkuntzaren kale neurketen berri emango du Soziolinguistika Klusterrak datorren ostegunean, Trintxerpen. Aurkezpen irekia izango da.

Nekazariek ikuskapena egiteko aukera izango dute, Behemendik adierazi duenez. Gaetxen jarriko dute azpiegitura.