Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Bueltan, eta gorenean, dira Pasaiako kirolariak

Uda bukatzear, bueltan da kirol sasoia. Futbolariak hasiak dira jada, eta areto futbolekoek gaur ekingo diote lehiaketari.

Etxean izango dituzte lehia guztiak, asteburu honetan, Pasaiako areto futbol taldeek.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/09/16

Uda garaia bukatzear, bueltan da futbol sasoia, eta harekin, Pasaiako futbolarien lehiak. Aurten Pasaia, Sanpedrotarra eta Trintxerpe kirol taldeen zortzi futbol talde egongo dira orotara, gazte kategoria bitartean, lehian.

Areto futbolean, igoera lehiatu zuten hiru taldeek lortu zuten aurreko denboraldian kategoria bana gora egitea, eta indartsu datoz, beraz, kirolariak. Zuri-gorriek lau talde izango dituzte zelaian, eta estreinakoz arituko da Donipari Euskal Ligan.

Donibane Eskubaloia klubeko kirolariak ere martxa hartuta daude, asteburu honetan lagunartekoak izango baitituzte jada, liga urriarekin hasiko badute ere. Gaurtik hasita norgehiagokari hasiera emango diotenak, berriz, futbolariak dira.

Asteburuko areto futboleko hitzorduak
Sanjuandarrak Euskal Kopagatik borrokan hasiko dira larunbatean, 18:00etan, Donibaneko kiroldegian. Etxeko hori izango dute, Sasikoa taldearen aurka, kopa lortzeko bidean lehen kanporaketa.

Beste kopa bat, Gipuzkoakoa hori, antxotarrek jokoan izango dutena. Klub osoak talde bakarra inskriba zezakeen aurten lehiaketa horretan, eta lehen partidan behintzat B taldeko jokalariak, C-ko zenbaiten laguntzarekin, izango dira zuri-gorrien ordezkari. Izan ere, lehen taldeak hitzordua baitu, liga barrukoa hori, asteburu honetan ere.

Hitz gutxitan: Antxo AF B-k derbia jokatuko du, gaur bertan, 21:45ean Donibaneko kiroldegian, Jaixkiren kontra. Esan bezala, kopa gipuzkoarra eskuratzeko lehen kanporaketa izango da gaurkoa.

Beste derbi gipuzkoar bat, Estatuko Areto Futboleko B Ligakoa hori, Antxo AF-k igandean jokoan izango duena. Lauburu Ibarraren aurka zelairatuko dira, etxean horiek ere, etzi 12:30ean.

Jarraian, aurten lehian egongo diren futbol taldeen kategoriak.

FUTBOLA
Gizonen Hirugarren Maila
Pasaia. Bihar jokatuko dute Ligako bigarren partida, 17:00etan, Arrigorriagako Padura taldearen zelaian.

Gizonen Gorengo Maila
Sanpedrotarra. Bihar jokatuko dute sasoiko lehen partida, 15:30ean, Trintxerren. Astigarragako Mundarro izango dute aurrez aurre.

Gizonen Lehen Erregionala
Pasaia B
Sanpedotarra B
Trintxerpe

Gizon Gazteen Ohorezko Maila
Pasaia
Sanpedrotarra

Gizon Gazteen Gorengo Maila
Trintxerpe

ARETO FUTBOLA
Gizonen Estatuko Bigarren B Maila
Antxo AF

Gizonen Euskal Liga (Euskal Kopa orain lehian)
Donipari

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila (Gipuzkoako Kopa orain lehian)
Antxo AF ‘B’

Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila
Antxo AF ‘C’

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.