Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

[Erreportajea] Sukaldian, munduko gastronomien topaketa

Atlantikaldiko egitarauaren barruan dagoen jardueretako bat da. Bertan, jatorri ezberdineko herritarrek euren herrialdeko jakiak egiten dituzte, ondoren Foru plazan dastatzeko. Bihar da topaketa.

Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2022/09/16

Atlantikaldiak eztanda egin du dagoeneko. Kultur topagune eta musika jaialdia martxan da, eta indartsu dator, 70-75 ekintzekin. Horietako bat Sukaldian topagune gastronomikoa da. Javi Rufo Alabergako Arditurri Elkarteko kide da, eta Sukaldian egitasmoa antolatzen dabil. Hainbat herrialdetako gastronomia biltzen dituen topaketa Atlantikaldian urtero presente dagoen jardueretako bat da, eta Rufok egitasmo horren gakoak azaldu ditu: «Alde batetik, jendeari gure elkarteetako kultura eta funtzionamendua erakusten dizkiegu. Bestalde, guk hemengo pintxo edo plater bereizgarri bat prestatzen dugu, eta herrian errotuta dauden jatorri ezberdinetako kideek euren herrialdean edo kulturan tipikoa den plater bat prestatzen dute».

Egitasmoan parte hartu duen elkarteetako bat da Alabergako Arditurri, Javi Ruforen elkartea. Arditurriren kasuan, Nepaleko herritarrak egongo dira haiekin batera kozinatzen, eta onartu du sortzen den elkartrukea «oso aberasgarria» dela: «Elkar ezagutzeko aukera izan dugu, eta oso aberasgarria izaten ari da elkartruke hori. Guk gure gastronomia ezagutarazten diegu, eta haiek eurena erakusten digute. Urteak daramatzagu proiektu honekin, eta merezi du, oso esperientzia ona da».

Nepalez gain, Maroko, Ukraina, Ijito Herria, Mexiko, Nigeria edo Pakistan dira egitasmoan ordezkatuak dauden herrialdeak eta kulturak, eta herriko elkarteekin batera ariko dira kozinatzen. Lehen egitekoa elkarteen barruan gauzatzen da. Elkartruke horretan, herrialde bakoitzeko ezaugarriak dituen 100 pintxo prestatzen dira elkartetan, ondoren Foru plazako Herrixka gunean saltzen direnak. Sukaldian egitasmoa bihar izango da, eta pintxoak 14:00etatik 15:00etara dastatu ahal izango dira, euro bateko prezioan. Biltzen den dirua Zaporeak egitasmoarentzat izango da.

Elkarteetara joan daiteke

Rufok azaldu du udalak urtero zerrenda bat irekitzen duela jendea apuntatzeko, eta elkarteetan gauzatzen diren sukaldaritza ikastaro horietara bertaratzeko: «Jende asko dator urtero, eta asko herritik kanpokoak dira. Pintxoak egiten laguntzen dute, errezeta horiek ezagutzen dituzte, eta esperientziak elkarbana ditzakete. Datorren jendeak kontent bukatzen du».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.