Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

[Erreportajea] Trilita, eztanda eta zarata egitera datorren hirukotea

Enekok, Mikelek eta Ikerrek osatzen duten musika taldeak 2021eko urtarrilean hasi zuen bere ibilbidea, eta dagoeneko kaleratu dute euren lehen diskoa. Gaur oholtzaren gainean egongo dira, Lezon.

Trilita madalenetako kontzertuan, Gailur parean.
Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2022/09/16

Hiztegiak dio trilita indar handiko lehergailu bat dela, eta hori da, hain zuzen, Errenteria-Oreretako hirukoteak egin nahi duena: eztanda eta zarata. Trilita 2021eko urtarrilean Enekok, Mikelek eta Ikerrek sortutako musika talde bat da. Enekok eta Mikelek aurretik elkar ezagutzen zuten, Sardeska taldean batera aritzen baitira.

Kultur arloko beste hainbat sortzaileri pasa zitzaien moduan, Sardeskako kideek ere geldialdi derrigortua egin behar izan zuten pandemia garaian. Horrez gain, kideetako batzuk ez dira oreretarrak, hortaz, entseatzeko aukerak nabarmen murriztu zitzaizkien. Egoera hori abiapuntutzat hartuta, Eneko eta Mikel talde berri bat sortzearen ideia planteatzen hasi ziren. «Pandemiarekin Sardeskan entseatu gabe ginen, blokeatuak, herritik kanpoko jendea baitugu taldean, eta Mikelek proposatu zidan zerbait berria egiteko geratzeko», zehaztu du Enekok. Momentu horretan hasi ziren Trilita taldea sortzeko lehen kontaktuak.

Eneko, baxu jotzailea izateaz gain, taldeko abeslaria da, eta Mikelek, gitarra jotzen du. Bi kideek argi zuten bateria jotzaile bat behar zutela taldea osatzeko. Kostatu zitzaien, hasieran ez zutelako inor topatzen, baina azkenean Iker batu zen taldera. Azken hau batu zeneko anekdota, gainera, bitxia izan zen, Ikerrek eta Enekok pala partida bat jokatzera joan zirenean kointziditu baitzuten, eta hor proposatu zion Enekok Ikerri Trilitan hastea: «Arraguan ginen, frontoia libratu zedin itxoiten, eta hor atera zen dena. Pala partida hartan galdetu nion Ikerri ea zer moduz zebilen bere taldearekin, eta esan nion gu talde berri bat sortzen ari ginela. Ikerrek esan zidan zein musika estilo jorratuko genuen, eta nire erantzuna argia izan zen: ‘Ez dakit, baina Mikel ezagututa zerbait azkarra eta zaratatsua egingo dugu’. Eta Iker taldera batu zen».

Kideak elkartuta, izena aukeratzeari ekin zioten, eta Enekok horren inguruko pasadizo bat kontatu du: «Trilita lehergailu bat da. Nik gogoan dut kafea gogor zegoenean, amak beti esaten zuela ‘el café está trilita pura’, eta hortik abiatuta, izena proposatu nuen. Gainera, ‘tri’ horrek ere hiru kide izatearekin hitz-jokoa egiten du, eta lotura hori ere ikusi genuen». Mikelek ere beste arrazoi bat gehitu dio izenaren aukeraketari: «Gure musika leherkaria dela diogu, azkarra eta zaratatsua delako, eta Trilita izen egokia dela iruditu zitzaigun».

Taldea sortuta, hiru kideak entseatzen eta jotzen hasi ziren Ugaldetxon dagoen lokal batean. Han ondu dituzte orain artean sortutako kantak. Musika estiloaz galdetuta, kideek azaldu dute ez dakitela zehazki zein den jorratzen duten estiloa, baina Eneko taldekidea definizio bat ematen saiatu da: «Punk rock gogor metalizatuaren nahasketa bat da egiten duguna». Dena den, kideek argi dute gaur egun «gutxi entzuten» dela haiek egiten duten musika.

Lehen diskoa, prest

Trilitak orain arte bide laburra egin badu ere, prest du jada bere lehen diskoa, Trilita izena duena, taldeak bezalaxe. Lehen diskoa euskaraz egindako bederatzi abestiz osatua dago, eta oro har, «gai sozialak eta debatea sortu dezaketenak» lantzen dituztela nabarmendu dute.

Diskoaren aurkezpen ofiziala egin ez badute ere, orain arte eman dituzten kontzertuetan euren abestiak jotzen aritu dira, beraz, publikoak ezagutu ditzake. Osatu duten lehen diskoa salgai dago dagoeneko, eta hainbat modutara eskura daiteke: taldeko kideekin kontaktuan jarrita, Instagram bidez, edo kontzertuetan jarriko duten mahaian.

Kontzertuak aipatuta, horietako bat gaur emango dute, Trilita Lezoko santakrutzetan oholtzara igoko baita. Piztu Lezok antolatutako euskal banden topaketan izango dira Karlos Saldise plazan, 22:00etan hasiko dira emanaldiak. Itxita duten beste data bat azaroaren 26koa da, OarsoMusikaren X. urteurrenaren jaialdian izango baitira, Lekuona Fabrikan egitekoa den kontzertu handian. Hortik aurrera, kontzertu bila dabiltzala jakinarazi dute herriko taldeko partaideek, eta ziur dira diskoa kaleratzeak «kontzertuak emateko aukera berriak» ekarriko dizkiela.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.