Krisi ekosozialaren gaian sakontzeko hitzaldia, Lezon
Mirene Begiristain EHUko irakasleak emango du solasaldia da. Hilaren 20an da, 10:45ean eta Gezala Auditoriumean.
Eskolako Agenda 2030 egitasmoaren barruan, Lezoko, Errenteria-Oreretako eta Oiartzungo ikastetxeetako irakasle eta koordinatzaileei, nahiz udal teknikariei begirako hitzaldia antolatu dute, Mirene Begiristain EHUko irakasleak emana: Hezkuntza ekosoziala: dimentsio ekosoziala eskola eremuan barneratzeko irizpideak. Hilaren 20an (asteartea) da Begiristainen solasaldia, 10:45ean Gezala Auditoriumean.
Oarsoaldeko Eskola Agenda 2030eko arduradunek zehaztu dute Begiristainek krisi ekosozialaren gaineko gakoak emango dituela, eta hori hezkuntza eremura nola eraman daitekeen azalduko diela bertaratuei.