Ubera proiektua eta Sanjuandarren Oroimena, EHUn
Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen dituen udako ikastaroen estalpean aurkeztu dituzte sanjuandarren bi proiektuak.
Atzo eta herenegun egon ziren sanjuandarrak EHUn. Atzo eta herenegun, hilak 14 eta 15, Ekintza komunitarioa: erronkak eta esperientziak egitasmoak lur hartu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, zentro horrek antolatzen dituen udako ikastaroen baitan.
Ikastaroa ekintza komunitarioko estrategiak sustatu nahi dituzten pertsonen arteko elkarrizketarako gunea izan da, herritarrak aktibatu eta gizarte kohesionatua lortzeko helburuarekin.
Pasai Donibaneko liburuzain Marga Anzuelak Ubera proiektua aurkeztu zuen jardunaldietan, liburutegiak ekintza komunitariorako duen potentzialtasuna nabarmenduz. Era berean, egun martxan dagoen Sanjuandarren Oroimena egitasmoa aurkeztu zuen taldeko kide Nerea Ibañezek, herritar gisa bere ikuspegia eskainiz.
