Zenbat euskara hitz egiten da Pasaian?
Hizkuntzaren kale neurketen berri emango du Soziolinguistika Klusterrak datorren ostegunean, Trintxerpen. Aurkezpen irekia izango da.
Pasaiako kaleetan zenbat euskara entzuten den, datu bidez, aurkeztuko du Soziolinguistika Klusterrak datorren ostegunean, 18:30ean, Trintxerpeko Alkateordetzan. Bokalek, Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak, pasaitarrak gonbidatu ditu kale neurketaren emaitzen berri jasotzera.
2021eko udazkenean egin zituen Soziolinguistika Klusterrak hizkuntzaren erabileraren Pasaiako kale neurketak. Emaitza horiek euskarak udalerrian duen indarra ebaluatzeko funtsezko adierazle izango dira.
Bildutako informazioan funtsatuta, II. Pasaiako Euskararen Plan Estrategiko berria ere aurkeztuko dute bilkura horretan. Bokalerekin batera, lana lantzeko prozesuan parte hartu duten herriko eragileek eta Elhuyar Aholkularitza enpresak gidatuko dute aurkezpena.
Horrekin guztiarekin, euskarak Pasaian dituen gabeziei aurre egiteko sekula baino baliabide gehiago eskura jarriko dizkiete ostegunean bertaratutakoei. Saio irekia izango da, beraz, herritar guztiak daude gonbidatuta.
