Elikadura eta osasunaz jardungo dute larunbatean, Reina Aretoan

Amaia Diaz de Monasterioguren eta Amaia Aierbek doako tailerra eskainiko dute goizeko 11:00etan. Nutrizionista eta entrenatzaileak dira.

Larunbat honetan, irailaren 24an, Amaia Diaz de Monasterioguren eta Amaia Aierbe dietista, nutrizionista eta entrenatzaileek  doako tailerra eskainiko dute, “Udazkeneko elikadura: Gure ongizatea bermatuz” izenpean.

Familia osoarentzako eta garaiko produktuekin egindako elikadura-plan orekatua lantzen erakutsiko diete hurbiltzen diren pertsonei. Hala, bakoitzaren beharretatik elikadura orekatu bat eraman ahal izateko ezagutzak landuko dira, norberaren ongizatea osotzeko gako gisa.

Hitzordua goizeko 11:00etan finkatu dute, Reina Aretoan. Bi ordu iraungo ditu tailerrak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.