Oiartzungo kirol taldeen asteburuko emaitzak (2022-09-19)
Areto futboleko taldeak Gipuzkoako Kopan aurrera egitea lortu du, Oarsoaldeko derbia irabazita. Futbol taldeetan, denetik.
[Argazkia: Oiartzun KE]. Denetarik egon da asteburuko partidetan. Areto futbolean, Oiartzunek Errenteria-Oreretako Gamon taldearen kontra jokatu zuen kanporaketa, eta bi goleko aldeagatik lortu du datorren zozketan egotea.
Futbolari dagokionez, nesken lehen taldeak jipoi ederra hartu du etxean, Realaren bigarren taldeak emanda. Gizonen bigarren taldeak ere galdu egin zuen.
Emaitza positiboak gizonen lehenengo taldeak eta nesken bigarrenak lortu zuten, berdindu eta irabazita, hurrenez hurren.
Emakumeen Lehen Nazional Maila
- Oiartzun — Real Sociedad B: 0-5.
Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila
- Tolosa — Oiartzun: 1-1.
Emakumeen Euskal Liga
- Ipar Arriaga — Oiartzun: 1-4.
Gizonen Gorengo Maila
- Oiartzun — Axular: 0-3.
Emakumeen Gorengo Maila
- Oiartzunek asteburu honetan hasiko du liga.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Kopa
- Oiartzun KE — Errenteriako Gamon: 6-4.
