Ostiralean, bigarren eskuko bizikleten azoka
Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astearen baitan, arratsaldean azoka egongo da Gamon zumardian. Hainbat ohar helarazi dituzte.
Errenteria Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astean murgilduta dago, hainbat jarduera antolatuko baitituzte astean zehar. Horren harira, ostiralean, hilaren 23an, bigarren eskuko bizikleten azoka egingo dute arratsaldez, 16:30etik aurrera Gamon Zumardian.
Antolatzaileek hainbat ohar zabaldu dituzte, bizikleta saldu nahiz erosi nahi dutenentzat baliagarria izan daitekeelakoan:
- Azoka 20:30ak arte egongo da zabalik.
- Bizikleta saldu nahi dutenentzat, nahitaezkoa da atari honetan izena ematea eta fitxategia betetzea. Horiei bizikleta uzteko ordutegia esleituko zaie.
- Bizikletak eta patineteak uzteko gordailuaren ordutegia 15:00etatik 16:30era izango da.
- Egoera onean dauden bizikleta eta patineteak onartuko dira bakarrik.
- Norberaren datuak eskatzeaz gain, parte hartzaileek adin nagusikoak izan behar dute.
- Azokan sartzea doakoa izango da, eta salneurriak 500 euro artekoak izango dira.