Euskaraldiaren harira sardinada antolatu dute ostiralean
Herri batzordeak dei egin die herritarrei Zumardiara hurbil daitezen, 18:30etik aurrera. Andoni Oilokiegik kontzertua eskainiko du ere.
Datorren azaroaren 18an hasiko da Euskaraldia, euskara hitz egin nahiz ulertzen dutenen arteko ariketa soziala. Herriz herri, antolatzaileak lanean dihardute jada, eta Errenteriako herri batzordeak lehen ekimenaren berri eman du: ostiralean, hilaren 23an, sardinada egingo dute Zumardian. Arratsaldeko 18:30etik aurrera elkartuko dira, eta Andoni Oilokiegiren kontzertuaz gozatuko dute ere parte hartzaileek.
Herri batzordeak orain artean tokiko merkataritzarekin egon dira lanean. Artean, parte hartzeko gonbita helaraziz eta aurtengo edizioan parte hartzeko konpromisoa hartuko zutenekin harremana egiteaz arduratu dira. Hemendik aurrera, ordea, herritarrekin harremana estutzen hasiko dira, modu batean ala bestean Euskaraldian parte har dezaten.