Gauez birmoldatuko dute Fanderiako igogailua
Zazpi egunez luzatuko dituzte obrak, eta egunero 23:00etatik 06:00etara iraungo dute. Aldi horretan, oinezkoek ezingo dute bertatik igaro.
Bart gauean hainbat birmoldaketa lan abiatu dituzte Agustinak eta Fanderia lotzen dituzten igogailu eta pasabidean. Aldamioa kokatu dute, baita egiturazko beste hainbat elementu. Aste honetan zehar, beraz, gauez egingo dituzte lanok, gaueko 23:00ak eta goizaldeko 06:00ak bitartean. Udalak jakinarazi duenez, hainbat zailtasun dituzte aipatu obrak burutzeko; lan bertikalak baitira, edo euskotrenaren ordutegiekin bateratu beharra baitute. Udalaren arabera, “eragingo dituen eragozpenak beharrezkoak dira lan horiek egiteko”.
Lehen aurreikuspenen arabera, zazpi egun iraungo dituzte lanek, eta tarte horretan zehar erabat debekatuta izango dute oinezkoek igarotzea.