Ikasturtea hasi dute Pasaia Musikaleko ikasleek
Klaseak hasiak badira ere, matrikulazio epea zabalik da oraindik. Berritasun gisa, aurten kantu moderno ikasgaia ere eskainiko dute.
Aste honetan eman diote abiada Pasaia Musikaleko ikasleek 2022-2023 ikasturteari. Hori horrela izanda ere, matrikulazio epea oraindik zabalik dagoela gogora ekarri dute arduradunek.
Pasaiako Musika Fundazio Publikoaren Musika Eskolak aditzera eman du, halaber, aurtengo berritasunen artean kantu moderno ikasgaia ematen ere hasiko direla. Eskolako eskaintza 4 urtetik gorako edonorentzat dago zuzenduta.
Klaseak emateaz gain, eskolak instrumentuak uzteko zerbitzua ere eskaintzen du. “Hainbat espezialitateen instrumentuak utzi diezazkiokegu, dohainik, jarduera musikalarekin lehen kontaktua egin nahi duten ikasleei”, azaldu dute.