Joseba Irazoki eta 'The Gu' larunbatean, Niessenen
Oarso Musikak antolatu du ekimena. Larunbatean gaueko 21:00etan hasiko dira kontzertuak, eta hamar euro balio dituzte sarrerek.
Larunbatean, hilaren 24an, musikaz gozatzeko ekimena antolatu du Oarso Musikak. Gaueko 21:00etatik aurrera, bi kontzertu eskainiko dituzte Niessen kulturgunean: Joseba Irazoki eta lagunak igoko dira lehendabizi oholtzara; The Gu rock taldea izango da kontzertu nagusia.
Sarrerek hamar euro balio dituzte, eta salgai daude dagoeneko esteka honetan.