Ostiralean abiatuko dira San Pedro Txikiak

Ostiral gauerako bertso afaria eta kontzertua antolatu dituzte, eta larunbaterako festa tropikala, afaria eta Javi Dj-ren emanaldia.

Jai txikiei hasiera emango dien suziria 20:00etan botako dute, ostiralean.

Ostiralean abiatuko dira 2022ko San Pedro Txikiak, eta dagoeneko aurkeztu dute hiru egun horietarako egitaraua. Bi gau izango dituzte ospatzeko sanpedrotarrek, eta txukun banatu dituzte proposamenak: ostiralean bertso afaria eta kontzertua, eta larunbatean festa tropikala, afaria, eta Javi Dj-ren musika saioa.

Txupinazoa ostiraleko 20:00etan izango bada ere, aurretik hasiko dira barrutia girotzen, jubilatuen meriendarekin eta haurrentzako antzerki emanaldiarekin.

Jarraian, San Pedroko Jai Batzordeak prestaturiko egitaraua:

  • Ostirala, hilak 23
    17:30. Merienda jubilatuen eskutik Portuko Etxeetan.
    18:30. Haurrentzako antzerkia Antxetaren eskutik, Errekan.
    19:30. Jaietako argazki lehiaketaren sari banaketa, plazan.
    20:00. Txupinazoa, Libiako arraunlarien omenez.
    21:30. Bertso afaria, Antxetan.
    00:30. Kontzertua: No rules + Kangrena, plazan.
  • Larunbata, hilak 24
    11:00. Marmitako txapelketa, Antxetan.
    11:30. Haurrentzako jolasak, frontoian (euria egingo balu, arkupeetan).
    12:30. Kalejira, buruhandi eta erraldoiak, txistulariekin.
    14:00. Marmitako lehiaketaren sari banaketa eta tuperen salmenta.
    17:00. Haurren akatu gabeko arrantza txapelketa.
    19:00. Haurren arrantza txapelketaren sari banaketa eta sardina jana.
    21:00. Festa tropikala + afaria + Javi Dj. Tiketak salgai: 606 86 12 75.
  • Igandea, hilak 25
    11:00. Buztinak eta eskamak futbol txapelketa.
    12:30. Patata tortilla txapelketa frontoian.
    13:00. Jaioberrien omenaldia.
    13:30. Patata tortilla txapelketaren sari banaketa.
    17:30. Eskupilota finala Hiru T’erdiren eskutik. Partiduen artean zozketa Pescados Gines e Hijos SL-ren eskutik.
    18:30. Bailableak helduentzako, frontoian (euriarekin, Ertin).
    19:00. Bokata txapelketa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.