Kuadrillategin izena emateko azkeneko eguna bihar izango da
Parte hartuko duten DBH1 eta DBH2ko gazteek hilaren 30ean hasiko dute Kuadrillategi, askari batekin.
Ikasturtea hastearekin batera, Kuadrillategik ere bere martxa hartuko du. Hilaren 30ean hasiko da DBH1 eta DBH2ko gaztetxoentzako aisia eskaintza.
Bihar izango da izena emateko azkeneko eguna. Horretarako, galdetegi hau bete beharko da.
Parte hartuko dutenek askari batekin hasiko dute ikasturtea, datorren asteko ostiralean bertan.
Kuadrillategi aisia garaian euskara sustatzeko egitasmoa da. Urtean zehar hainbat jarduera egiten dituzte: txangoak, beste herrietako adinkideekin ezagutzeko aukera, lagunekin egoteko aukera, pizzak…
Kuadrillategin ezagutzen duten hainbat gaztetxok dei egin diete gainontzekoei, Kuadrillategin parte har dezaten. Haren abantailak zerrendatu dituzte, euskaraz ongi pasatzea are dibertigarriagoa delako.