Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

[Erreportajea] Lan asko eginda, prest da Allerru sasoi berriari ekiteko

Hamalau talderekin ekingo dio herriko futbol elkarteak sasoi berriari. Horietatik sei eskolakoak dira. Intxaurdirekin akordioa egin dute, eta horrela, nesken taldeak osatu ahal izan dira.

Allerruko gazteenak, entrenatzaileekin.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2022/09/23

Talde txikien egunerokoa da: sasoi batetik bestera, kirol elkarteen arduradunek lan latza egin behar dute udan sasoi berrirako prestaketak egiteko. Hori izan da, aurten ere, Allerru Kirol Elkartearen kasua. Orotara hamalau talde izango ditu Lezoko klubak 2022-2023 sasoian, zortzi Gipuzkoako ligetan ariko direnak, eta beste sei eskolakoak. Baina emakumeen ekipoak osatzeko aliantzak bilatu behar izan dituzte, kasu honetan, Donostiako Intxaurdirekin. «Arazo pila izan ditugu taldeak osatzeko. Baina azkenean, aurreko denboraldikoen adina izango ditugu», adierazi du Unai Santos Allerrukideak. Datu bat eman du: udan zehar 60 pertsona baino gehiagorekin hitz egin du Allerruko kide izan zitezen, jokalariak eta entrenatzaile izateko hautagaiak.

Emakumeetan, Gipuzkoako Gorengo Mailakoa, kadeteena eta Haur Mailakoena izango ditu taldeak. Horiek Intxaurdirekin elkarlanean atera dituzte aurrera. Horiez gain, eskolan nesken beste bi talde izango dituzte. «Emakumeetan egitura osoa izango dugu», zehaztu du Santosek.

Gizonetan, berriz, Gipuzkoako Gorengo Mailakoak (ligako lehen partida 2-1 irabazi zioten Santo Tomas Lizeoari joan den ostiralean), Lehen Erregionalekoak (berria da), gazteenak, kadeteenak, eta Haur Mailakoak jantziko dute elastiko zuri-berdea. Horrez gain, eskolan gaztetxoen lau talde izango dituzte.

Taldeak osatuta, hala ere, arazoekin jarraituko dute Allerrun. Izan ere, jokalariak bai, baina entrenatzaile falta oso nabaria dute. «Hori ez zaigu inoiz gertatu. Gauza bat dela edo bestea, ezezko asko jaso ditugu. Ez dugu entrenatzailerik ia. Nire kasua aipatuko dut: nik neuk entrenatzen dudan taldeaz gain [Haur Txiki taldea], Haur Mailako taldea gidatu behar dut… Eskolan, sei talderentzako hiru entrenatzaile gaude, beraz, hiru prestatzaile behar ditugu txikienentzat adibidez». Hortaz, dei argia egin du Allerruko ordezkariak: herriko taldean batez ere mailarik txikienetan entrenatzaile izan nahi dutenak, hurbil daitezela Plazetara. Allerrurekiko atxikimendua eta maitasuna, beraz, hitzetatik praktikara iritsi dadila, alegia. «Maila txikienetan entrenatzaile izateko metodoa dugu. Iritsiko direnek, beraz, badute nola ekin. Laguntza behar dugu».

Taldeen helburuei dagokienez, bi nagusienen gaineko iritzia eman du Santosek: gizonenak Gipuzkoako Ohorezko Erregional Mailan berriz ere izateko borrokatuko du. «Emakumeen talde nagusiarekin genuen xedea jada bete dugu: taldea sortzea. Hortik aurrera ongietorria izango da dena».

Intxaurdirekin elkarlana
Donostiako kluba da Intxaurdi Kirol Elkartea. Emakumeen taldeak dituzte soilik. Allerruk haiekin egindako hitzarmenari esker atera dira aurrera nesken talde gehienak. Horrela, Santosek nabarmendu du herriko neskek futbolean aurrera egiteko aukera gehiago izango dituztela horri esker. Gainera, Plazetan entrenatzeko eta jokatzeko aukera izango dute Allerru-Intxaurdikoek. «Hau egin izan ez bagenu, Allerru izena nesken futbolean ez zen existituko. Uste dut akordioa ona izango dela».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.