Lezoko Garagardo Festa, urriaren 6tik 8ra
Karlos Saldise plazak jasoko du Tiñelu elkarteak antolatzen duen festa. Egunero izango dira garagardoa, eta ekitaldi osagarriak.
2020an eta 2021ean ezin, baina aurten bai. Lezoko Garagardo Festa bueltan da. Tiñelu elkarteak, udalaren babesarekin, antolatuko du berriz ere, urriaren 6tik (osteguna) 8ra (larunbata). Askotariko garagardoa eta jakiak. Horiek festaren menu nagusia. Baina bada gehiago. Karlos Saldise plazak jasoko du apar zaleen festa.
Hiru egun horietan 18:00etan zabalduko ditu ateak garagardotegi handiak. Baina egunero badira egitarauari dagozkion berezitasunak. Hala, lehen egunean, 22:00etatik 00:00etara kirolak eta musikak tartea izango dute atergunean. Bigarren egunean (urriak 7, ostirala) 23:00etatik aurrera Tximeletak txarangak bor-bor jarriko du jada bero egongo den Karlos Saldise plaza. Eta azken egunean (urriak 8, larunbata) 22:30ean Jaixkipe txarangak saioari ekingo dio, eta 01:30ean BeHatxe Roja taldeak kontzertua emango du.