[Bideoa eta galeria] Denak irabazle
Egun euritsuari aurre egin, eta Egiluzeren familia lasterketan parte hartu dute dozenaka herritarrek.
Egiluze ikastetxearen IV. Familia Lasterketa egin dute gaur arratsaldean Errenteria-Oreretan. Egun euritsua izan da, baina lasterketan behintzat, apenas erori da tantarik. Giroa, oso ona: Xabier Olaskoaga plazako irteeran, ibilbidea bitartean, eta baita helmugan ere.
Azken horretan batez ere ikusi izan dira irribarrerik zabalenak: behin egitekoa bukatuta, beroaldiaren ondoren, indarrak berreskuratzeko garaia izan da. Heldu, gaztetxo nahiz haur, den-denek arratsalde oparoa izan dute.
Jarraian, lasterketaren hainbat irudi, eta irteerako bideoa.
