Ostegunean hasiko dira Lezoko eskrima eskolak

Sei urtetik gorakoentzako kirol jarduera da, eta izen emateak Bekoerrota kiroldegian egin behar dira


Bekoerrota kiroldegiko eskrima eskolak hilaren 29an hasiko direla jakinarazi dute Lezoko Eskrima Kirol Elkarteko ordezkariek. 6 urtetik gorakoentzako jarduera da, eta elkarteko kideek adierazi dutenez, jarduera horren bidez hainbat balio ikasteko aukera izango dute haurrek, «gainera, besteen kontra abilezia neurtzeko aukera dute partaideek guztiz segurua den kirol batean. Ez da beharrezkoa materiala erostea, gainera».

Izen emateak Bekoerrotan bertan egin behar dira. Gaiaz informazio gehiago behar dutenek 610 37 91 23 telefono zenbakira hots egin dezakete.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.