Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

300 kilogramo zabor gutxiago ditu badiak Seabinari esker

Lanean eman dituen bi urte hauetan, 1,45 kg hondakin jaso ditu egunero itsas zakarrontziak. Ezagutza zientifikoa hobetzea ere ahalbidetu du.

San Pedroko kaian dago amarratuta Seabina.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/09/26

Bi urte daramatza badiako ur gainazala iragazten itsas hondakinak biltzen dituen Seabin Pasaia itsas zakarrontziak. Mater Ontzi Museo Ekoaktiboaren gailuak 1,45 kilogramo zabor bildu ditu batez beste egunean, denera ia 300 kg erretiratuz badiako uretatik.

Itsas kutsadura murrizteaz gain, ezagutza zientifikoa aberasteko tresna ere bada Seabina, bildu dituen 180.000tik gora hondakin banan-banan aztertu baitituzte barkuko adituek, horiek zenbatu eta tipologiaren arabera sailkatuz.

Arduradunek adierazi dute Bizkaiko Golkoko lehena den gailua oso baliotsua dela, halaber, itsas hondakinen arazoa ikusarazi eta jendea horrekiko sentsibilizatzeko. “Izan ere”, azaldu dute, “badiako urak garbia dirudien egunetan ere, Seabinak mikroplastikoak, zigarrokinak, sokak, litxarreria-poltsak eta itsasoan normalean aurkitzen diren beste hondakin mota asko biltzen ditu”.

Tipologia
Bi urte hauetan gehien bildu duena mikroplastikoak (3 eta 5 milimetro arteko plastikoak) izan dira, eta horien ondotik 50 zentimetro arteko plastiko hondakin handiagoak. Atzetik, ura zikintzen duten hondakin maizkoenak tabakoak sorturikoak dira: plastikozko tabako bilgarriak eta zigarrokinak, hain zuzen ere.

Esandakoen ondotik, litxarreri poltsak, globoak, elikagaien bilgarriak, estalki eta tapoiak edota fruten pegatinak ere jaso ditu ere Seabinak azken bi urte hauetan, Pasaiako uretan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.