Bi urteko hutsunearen ondoren, aurten bai, San Tomas egunaz gozatuko dute herritarrek. Antolaketa lanetan dabilen batzordeak lehen bilera irekia egingo du datorren urriaren 7an.
Urritik abendura 24 ekitaldi jasota daude Lezoko kultur egitarauaren barruan. Lagun Txartelarekin hainbat abantaila eskura ditzakete lezoarrek.
Urriaren 6an izango da aurtengo bilera sortaren azkeneko saioa. Udalaren eta herritarren arteko elkarlana sustatu nahi dute.
Lanean eman dituen bi urte hauetan, 1,45 kg hondakin jaso ditu egunero itsas zakarrontziak. Ezagutza zientifikoa hobetzea ere ahalbidetu du.
22 kandela itzaliko ditu eraikinak aurki, eta urteurrena behar bezala ospatzeko egitarau oparoa prestatu du Oreretako Gazte Asanbladak.
Elizondoko finalaurrekoetan izango da oiartzuarra, Txapelketa Nagusiko lehen saioaren irabazle izan zelako larunbatean.
Hamabi puntukoa izango da gai-zerrenda. Datorren urteko Udal Zerga Ordenantza aztertuko dute, besteak beste.
Udako geldialditxoaren ondoren, 2022-2023 ikasturterako motorrak berotzen hasi dira. Datozen hiletarako hainbat ikastaro eta solasaldi antolatu dituzte auzotarrek.
Jaurlaritzak beste 300.000 euro eman ditu igogailua finantzatzeko, beraz, udalak lanen kostuaren erdia ordaindu beharko du.
Andoni Egaña, Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio eta Jon Maia igoko dira oholtzara datorren urriaren 15ean. Sarrerak dagoeneko eskura daitezke, 10 euroan.
Oiarpeko pilotariak DV-Bankoa txapelketan aurrera egin du, Beloki andoaindarrekin batera. Alde handiarekin nagusitu dira.
Lehen taldeek ez dute hutsik egin, eta futboleko biek zein areto futbolekoak euren partidak irabazi dituzte pasa den asteburuan.
Anton Txekhov-en obra izango da Pasaiako liburutegietako euskarazko irakurketa klubak 2022-23 ikasturtean hizpide hartuko duen lehena.