'31 ipuin' liburua, irakurketa klubaren ikasturteko lehena
Anton Txekhov-en obra izango da Pasaiako liburutegietako euskarazko irakurketa klubak 2022-23 ikasturtean hizpide hartuko duen lehena.
Pasaiako liburutegietako euskarazko irakurketa klubak 2022-2023 ikasturteari hasiera emango dio urriaren 17an, Antxoko liburutegian, Xabier Etxaniz Rojo pasaitarraren moderaziopean.
Saioa 19:45ean abiatuko da, eta Anton Txekhov idazlearen 31 ipuin liburua izango dute hizpide. Gogorarazi dute taldean parte hartzea doakoa dela eta edonork egin dezakeela, zuzenean bertaratuz edo mezu elektroniko bat idatziz zalantzarik edukitzeko kasuan. Estilo ezberdinak landuko dira urtean zehar, batzuk euskal idazleenak eta beste batzuk itzulpenak.