Bueltan da 'Elkarrekin ikasiz' programa
Etxeko lanetan euskararekin zailtasunak dituzten ikasleei laguntza emango die Lau Haizetara Euskaldunon Topaguneak. Sare bat osatu nahi dute, boluntarioak behar dituzte.
Etxeko lanetan euskararekin zailtasunak dituzten ikasleei laguntza eman nahi diete beste urte batez Lau Haizetara Euskaldunon Topaguneak eta udalak. Jakinarazi berri dutenez bueltan da ‘Elkarrekin ikasiz’ programa, eta aurten ere boluntario sare bat osatu nahi dute egitasmoa aurrera atera ahal izateko. Horri ekiteko batzarra egingo dute etzi (hilak 29), elkartean bertan (Pablo Iglesias, 11), 18:30ean. Proiektuan parte hartzeko interesa duten elkarte eta norbanako oro gonbidatu dute. Bestela, helbide honetara idatzi daiteke.