[Bideoa] Udazkenean ere 'hemenguk' direla erakutsi nahi dute Oiartzungo ekoizleek
Hamazazpi ekoizlek beren produktuak salduko dituzte Oiartzungo plazan, urtaro hasieran egingo duten artisauen merkatuan.
HemenGuk izenaren babespean, Oiartzungo ekoizle eta artisauak saretzen hasi ziren iaz. Urtaro bakoitzean azoka egingo dute herriko plazan, eta udazkenari dagokiona datorren larunbatean —urriak 1— izango da.
Kontzejupean elkartuko dira herriko ekoizle eta artisauak. Oraingoan hamazazpik jarriko dute beren produktuz hornitutako erakusmahaia, oiartzuar zein bisitariek ikus eta eros ditzaten.
10:00etatik 13:30era bitartean izango dira udaletxeko arkupean.
Ekoizleak
- Aaron (larrugintza).
- Aldako (txakolina).
- Arabolaza (eztigintza).
- Artexaniak (artisautza).
- Arraztalo (barazkiak).
- Elika (barazkiak).
- Gezamina elkartea (ogia eta sagardoa).
- Itsaso (Amets harrapariak).
- Kosta (Itsas egurrak).
- Larremotx (gaztak).
- Leilei (makramea).
- Lekungarai (gazta).
- Ogiaren maitaleak elkartea (ogia).
- Oliparok (artisau lanak).
- Papurrak (ogia eta goxoak).
- Peluzar (arrautza ekologikoak).
- Zituene (pasta).