[Bideoa] Hirugarren Euskaraldia aurkeztuko dute San Pedron
Urriaren 7an egingo dute aurkezpena, San Pedroko lonja ondoko plazan. Ekitaldian herriko antzerkilariek hartuko dute parte.
Urriaren 7an, ostirala, Pasaiako Euskaraldiaren III. edizioaren aurkezpena egingo dute 19:00etan Pasai San Pedroko lonja ondoko plazan. Aurkezpenean herriko antzerkilariek hartuko dute parte.
Antzerkiaren bidez, Euskaraldia zer den azalduko diete bertaratutakoei, eta ekitaldi honetako gakoen berri emango diete aldi berean, umorea lagun. Euskaraz ulertzen duten 16 urtetik gorakoei dago zuzendua ikuskizuna, horiek baitira Euskaraldian parte hartzeko gutxieneko baldintzak.
Ekitaldiak iraun bitartean haurtzaindegi zerbitzua egongo da. Zerbitzu hori behar duena posta elektroniko bidez jar daiteke harremanetan arduradunekin. Donibanetik San Pedrorako bidea egin eta itzultzeko, gainera, Ubera liburutegian motorarako txartelak eskuragarri egongo dira doan.