2022/9/28

Zerga eta tasak izoztuko dituzte elkarren segidako hirugarren urtez

Aurten ere udal tasa eta zergak izoztea proposatu du udal gobernuak, Ahal Duguren babesarekin. EH Bilduk uste du hori ez dela nahikoa.

Elkano Itsas Herriak Pasaian bukatuko du kultur zeharkaldia

Joan den ekainetik 30 bat herri bisitatu ondoren, euskal kostaldeko bidaia bukatzear da. Pasaian hartuko du lur igandera bitarte.

Pikillo piperren bila joango dira Aiton Bordakoak

Herriko erretiratuen elkarteak Nafarroara txangoa antolatu du azaroaren 3rako. Besteak beste, pikillo piperrak nola egiten diren ezagutuko dute.

[Bideoa] Hirugarren Euskaraldia aurkeztuko dute San Pedron

Urriaren 7an egingo dute aurkezpena, San Pedroko lonja ondoko plazan. Ekitaldian herriko antzerkilariek hartuko dute parte.

Zazpi ipuin kontaketa egingo dituzte Andreonen urrian eta azaroan

Ipuin kontaketa den-denak asteazkenetan dira, 18:15ean hasita. Zazpi ipuin, eta beste hainbeste kontalari izango dira herrian.

'Herrian xaltoka', lagun bila

Xalto pailazoaren 'Herrian Xaltoka' proiektua Piztu Meta! egitasmoaren barruan egoteko hautatua izan da. Egitasmoa babesteko diru bilketa hasiko da orain.

Odola ematera deitu dute asteartean

Lau Haizetara topaguneak odola ematera deitu ditu herritarrak. Aldez aurretik hitzordua hartu beharko da.

30.000 euro gehiago, eskailera mekanikoen mantenurako

Gran Sol, Pablo-Enea eta Kanpitxo lotzen dituzten eskailera mekanikoen konponketa eta mantenurako diru-partida handitzea erabaki du udalak.

Udalak Adinberri eraikitzeko lizentzia eman dezake jada

Pasaiako Udalak zentro berria eta lurpeko aparkalekua eraikitzeko lizentzia eman ahalko du Gipuzkoako Foru Aldundiak hala eskatzen duenean.

Isaac Palencia izango da PSE-EEren alkategaia

2023ko udal hauteskundeetarako aurkeztutako hautagai bakarra izan da. Gehiengoaren alde egingo duen gobernu bat osatu nahi du, eta bere helburu nagusia "EH Bilduren eta alkatearen aldetik Errenteriak pairatzen duen utzikeria gelditzea" dela adierazi du.

Gehiago