Zazpi ipuin kontaketa egingo dituzte Andreonen urrian eta azaroan

Ipuin kontaketa den-denak asteazkenetan dira, 18:15ean hasita. Zazpi ipuin, eta beste hainbeste kontalari izango dira herrian.

Ana Apikak azaroaren 30ean eskainiko du saioa.

Urriko eta azaroko asteazken gehienetan aterpea izango dute 4-7 adin tarteko haurrek Andreone Lezoko Udal Liburutegian. Urteko hamargarren eta hamaikagarren hilabeteetan zazpi ipuin kontaketa saio antolatu dituzte. Den-denak 18:15ean dira. Honakoak dira (informazio osagarria Lezoko Udalaren webgunean aurki daiteke):

  • Urriaren 5ean, Elkarrekin Elkano IXabel Girresarobe eta Mattinen eskutik.
  • Urriaren 19an, Kontaketa bat basamortuan Mikel Susperregiren eskutik.
  • Azaroaren 2an, Aitona Lukasen txabola Pello Añorgak kontatua.
  • Azaroaren 9an, Itsasoko abenturak Lupe Lekuona kontalariarekin
  • Azaroaren 16an, Sar dadila kalabazan, Ines Bengoaren gidaritzapean.
  • Azaroaren 23an, Amaia Puin kontalariak Harri ipuinak lanari eutsiko dio.
  • Azaroaren 30ean, Liburuz liburu, Ana Apikari esker.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.