Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaUdala

Zerga eta tasak izoztuko dituzte elkarren segidako hirugarren urtez

Aurten ere udal tasa eta zergak izoztea proposatu du udal gobernuak, Ahal Duguren babesarekin. EH Bilduk uste du hori ez dela nahikoa.

Pasaiako udalbatza, atzoko ohiko plenoan.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/09/28

Elkarren segidako hirugarren urtez, 2023rako ere udal tasa eta zergak izoztea proposatu du PSE-EE eta EAJk osaturiko udal gobernuak. Joan den urteko egoera errepikatu zen atzoko osoko bilkuran, bozkatzerako orduan: Ahal Duguk alde egin zuen, eta EH Bildu, ordea, abstenitu egin zen, neurri horrekin aski ez dela iritzita.

Aipaturiko bozkekin, behin-behinean onartu zen zerga ordenantzen aldaketa. Neurriaren helburua inflazioak eragindako prezio igoerak arintzea dela esan du aliantza politikoak, “herritarrei karga gehiago ez jartzearren”. Aldaketa jendaurrean jarriko da eta, alegaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onartu eta indarrean jarriko da.

EH Bilduren abstentzioa
Iraitz Pazos mintzatu zen bilkideen izenean, euren abstentzioaren arrazoiak azaltzeko. Koalizio abertzalearen ustetan, udalaren helburua herritarrei zerbitzu publiko ahalik eta onenak eskaintzea litzateke, eta, ahal den heinean, “udal aberastasuna banatzea herritarren artean”. Hartutako neurriak esandakoak bermatzen ez dituela uste dute.

Azken aldian familien egoera sozioekonomikoa nabarmen zaildu bada ere, argi dago badirela sektore batzuk egoerari etekina ateratzen ere asmatu dutenak. Premisa horretatik abiatuta, EH Bilduk uste du zergak izoztuta gehien duenari “mesede” egitean zaiola, eta ez dela pertsona zaurgarrien egoera “inola konpontzen”.

Horregatik, tasen progresibitatearen alde egin dute berriro ere: gehien duenari gehiago eskatzea. Iaz ere eskakizun bera egin zuen oposizioko alderdiak, eta aurrerapausorik egin ez dela iritzita hartu dute abstenitzeko erabakia. “Izozte hutsak familia eta pertsona zaurgarrienei ez baitie mesederik egingo”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.