Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Desiraturiko lehen postuak ihes egin badie ere, bukaera borobila

Bigarren izan da Pasaia Kayak Itsas Kayakeko Euskadiko Kopako azken proba puntuagarrian. Balantze baikorra egin dute, orobat, arduradunek.

Ioar Alonso eta Maialen Vitoria, igandean Lekeition jasotako sariarekin.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/09/29

Igandean jokatu zen Lekeition (Bizkaia) Itsas Kayakeko Euskadiko Kopako azken proba puntuagarria, eta “gogotik” saiatu zirela aitortu badute ere, Pasaia Kayakek ez zuen lortu Zumaiako Itxas-Gain taldeak ateratzen zien 33 puntuko aldea kentzea, eta bigarren postuarekin konformatu behar izan zuten azkenean. Meritu handikoa, dena den, postu hori ere.

Lehia estua espero zen Elantxobeko portutik Lekeitioko Isuntza hondartzarainoko ia 13 kilometroko ibilbidean, baina zumaiarrek ez zuten aukera alferrik galdu eta talde oso indartsua aurkeztu zuten, lehen postuari eusteko. Pasaitarrek, aldiz, hainbat baja garrantzitsu zituzten, eta gainera, senior kategorian garaipena lortzeko zuten kirolari indartsuenetako batek, Lander Rodriguezek, bertan behera utzi behar izan zuen lehia 3. kilometrora iritsi baino lehen, lemarekin urperatutako objektu bat jo ondoren.

Hori horrela ere, taldekideak txukun aritu ziren. Aipagarria, Iker Lizaso juniorraren lana, banakako 9. ontzi azkarrena izan baitzen, kategoria nagusietako hainbat palista ezagun gaindituz, 1h:02m:23 denborarekin. Itsas denboraldia “oso sasoi onean” bukatu duela esan dute prestatzaileek.

Xabi Crespo eta Iñigo Lois pasaitarrek osatutako K-2ak ere maila txukuna eman zuen, baina ezin izan zuen Donostiako Atletikoko ontzia gainditu, Lekeitiko badian bertan hartu baitzion aurrea azken metroetan, bi ontzien arteko buruz burukoan.

Eta ezin ahaztu daitezke, halaber, taldeko bi neska kadeteak. Maialen Vitoria eta Ioar Alonsok, bakoitzak bere mailan, hilabete hasieran jokatutako Espainiako Txapelketan egin zuten lan bikaina berretsi zuten. Ez zuten areriorik izan euren kategorian, baina beste goragoko mailetako hainbat kirolari gainditu zituzten, bien lanari balio handiagoa emanaz.

Azkenean, beteranoek lortutako puntuekin, bigarren izan zen probaren Euskal Koparako sailkapenean talde pasaitarra, 110 punturekin, Itxas-Gain garailearengandik 25 puntura, eta Barrikako taldearen aurretik. Hori horrela, bigarren da Pasaia Kayak sailkapen nagusian 575 punturekin, Itxas-Gain irabazlea baino 58 beherago; Donostiako Atletikok osatu du podiuma.

Balorazio oso baikorra egin dute, orobat, urdinen arduradunek itsas denboraldian lotutako emaitzen gainean. Aurten estreinakoz ekarri dituzte etxera haur eta kadete kategorietan dominak Euskadiko txapelketan. Orain, balantze orokorra egin eta, gehiegi lasaitu gabe, hurrengo denboraldia prestatzeari ekingo diote Trintxerpen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.