Uraren hornidura eta estolderia tasak ordaintzeko epea, zabalik
2022ko bigarren hiruhilekoari dagokion uraren hornidura eta estolderia ordaintzeko epea zabaldu berri du udalak, hala jakinarazi du Ogasun sailak.
2022ko bigarren hiruhilekoari dagokion uraren hornidura eta estolderia ordaintzeko epea zabaldu du udalak, hala jakinarazi berri du Ogasun sailak. Interesdunek bi hilabeteko epea izango dute kontsultak egin eta erreklamazioren bat jartzeko. Erreklamazioak ZU! Arreta zerbitzuan jarri, eta Ogasun Saileko Delegatuari zuzenduko dira. Ez bada erreklamaziorik jartzen, behin betirako onartuta geldituko da.
Bestetik, zerga bilketa egiteko epea azaroaren 15ean bukatuko da. Ordainketa aldez aurretik helbideratuta duten herritarrei azken egunean kobratuko zaie. Gainontzekoek, ordainketa ZU! Arreta zerbitzuan edo edozein entitate laguntzailetan egin beharko dute ordainketa, betiere azken egun hori baino lehenago.