Furgobaratzak Arramendi bisitatuko du asteartean
Neguko baratza tailerra eskainiko dute, arratsaldez. Honetan, neguan baratzeari ahalik eta probetxu gehien ateratzeko landu ditzakegun barazkiei buruz hitz egingo dute.
Furgobaratzak geldialditxoa egingo du datorren asteartean (urriak 4), Arramendin izango da. Neguko baratza tailerra eskainiko dute, honetan, neguan baratzeari ahalik eta probetxu gehien ateratzeko landu ditzakegun barazkiei buruz hitz egingo dute. 18:00etan hasiko dute, eta 19:30ak arte luzatu. Doakoa izango dela aurreratu dute.
Tailerraz gain, Furgobaratzak ohiko aholkularitza zerbitzua emango du.
