Gipuzkoako I. Alboka Topaketa jasoko du herriak
Astelehenetik larunbatera bitarte askotariko ekintza eta ekitaldiak antolatu dituzte Albokazale Bilguneak, udalak eta Soinueneak elkarlanean.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2022/09/800px-alboka-_euskal_herria.jpg)
Albokazale Bilguneak, udalak eta Soinueneak Gipuzkoako I. Alboka Topaketa antolatu dute datorren asterako. Astelehenetik larunbatera bitarte askotariko ekitaldi eta ekintzak antolatu dituzte. Ondorengoa da ondu duten egitaraua:
- Urriak 3 (astelehena): 19:30ean, Arratiako Jota eta porrusalda ikastaroa egingo dute Herri Arte Eskolan, Galdakaoko Andramari euskal dantza taldeko dantzarien eskutik.
- Urriak 6 (osteguna): 19:00etan, Alboka kontzeru didaktikoa eskainiko dute Niessen auditorioan.
- Urriak 7 (ostirala):
- 17:00etan: Soinueneara txangoa egingo dute bizikletan (izen emateak hemen egin daitezke).
- 19:00etan: Arratiako Jota eta porrusalda ikastaroa egingo dute berriro.
- Urriak 8 (larunbata):
- 10:30ean: Albokarien elkartzea egingo dute Olaskoaga plazan.
- 11:00etan: albokazale bilgunearen bilera egingo dute Herri Arte Eskolan.
- 12:30ean: Kalebuelta egingo dute Olaskoaga plazatik abiatuta, herrian barrena.
- 14:00etan: Bazkaria egingo dute Amulleta elkartean.
- 18:00etan: Azken kale buelta egingo dute herrian barrena.