Udal kiroldegietako aurtengo eskaintza aurkeztu dute
Trintxerpe eta Donibaneko kirol guneetako 2022-2023 ikasturteko eskaintzaren eta tarifen berri eman du udalak.
Donibane eta Trintxerpeko udal kiroldegietan 2022-2023 ikasturtean eskainiko dituzten kirol jardueren berri eman du udalak, eta baita horien tarifa ekonomikoei buruzko xehetasunak ere.
Jardueretan parte hartzeko tarifa laua, bazkidetzakoa, 35 eurokoa izango da. Hori ordaintzen dutenek, kirol instalazioak erabiltzeko aukera izateaz gain, bizikleten alokairu zerbitzua ere edukiko dute eskura.
Kirol guneak ezagutzen ez dituenak horiek bisitatzeko aukera izango du, ate irekiekin, urriaren 3tik 9ra, bai Trintxerpe eta bai Donibaneko kiroldegietan. Ikastaroak urriko lehen astelehen horrekin abiatuko dira, baina beranduago ere eman ahalko da izena urtean zehar.
Eskainiko dituztenen artean, besteak beste, honakoak daude: yoga, pilota, gazte pilatesa, helduen eskalada, tonifikazioa edota zunba. Eskaintza osoa eta ikastaroen prezioak dokumentu honetan kontsulta daitezke.