[Galeria] Ardura handiko lau bide berri
Antxo Areto Futbolak ofizialki eman dio hasiera 2022-2023 denboraldiari, eta horretarako, jendaurrean aurkeztu dute aurtengo plantilla osoa.
Zuri-gorriz jantzi zuen Antxo AF klubak Ibaiondo pilotalekua joan den ostiral arratsaldean. Hamarka lagun bertaratu ziren gunera, aski ezagunak diren kirolarien aurpegiak berrikusi eta harrobi berria ezagutzeko asmoz. Denera, –jokalari, ordezkari, aditu…– 68 aurpegi. Jokalariak, 57, lau taldetan banatuta.
Urko Etxebeste antxotarrak egin zituen aurkezle lanak, eta harrotasun hitzak besterik ez zituen izan kirolarientzat. Bide beretik, esker onez, mintzatu ziren arduradunak gero: Alberto Ferreres presidenteak hitza utzi zion David Hidalgo lehenengo taldearen entrenatzaileari, eta biek ardura handiarekin hitz egin zuten hasi berria den denboraldiko erronkei buruz.
Entrenatzailearen ondotik, kapitain bakoitzak taldekideak banan-banan aurkeztu zituen. Euren izen-abizenak entzundakoan egin zuten desfilea gazteek, jantzi ofizialekin. Bukatzeko, talde argazkiak eta lunch musikatua; modu hobeezina asteburuari hasiera emateko.
Horra hor ostiral arratsak Ibaiondon utziriko zenbait argazki: