Zundaketak urriaren 6tik aurrera egingo dituzte, eta aldundiak zehaztu du 5-6 eguneko iraupena izango dutela lanek.
Jada hamaika urte bete dira koalizio subiranistak alkatetza lortu zuenetik. Orduan hasitako "bide eder" horren inguruko gogoeta egin nahi dute herrikideekin.
Atzo Ibarran egindako festaren hasieran jaso zuten lekukoa zuzendaritzako kideek eta ikasleek, Uzturpe Ikastolaren eskutik. Egitasmoa antolatzeko ardura "gogoz eta ilusioz" hartuko du ikastolak.
Udako etenaldiaren ondoren indartsu itzuli dira pentsiodunak, mobilizazio jendetsua egin dute gaur. Haien bizi baldintzak "aurrekaririk gabe hondatzen" ari direla salatu dute gogor.
Antxo Areto Futbolak ofizialki eman dio hasiera 2022-2023 denboraldiari, eta horretarako, jendaurrean aurkeztu dute aurtengo plantilla osoa.
Udazken honetan 38 urte beteko ditu irrati libreak. Irratsaio bat egin, irratia gertutik ezagutu edota irratia lagundu nahi dutenei bertatik pasatzeko gonbita egin diete.
'KantagiNtza'-ren aurtengo zikloko laugarren eta azken kontzertua izango zena pasa den urtera aldatu dute, abeslariaren arrazoi pertsonalak direla eta.
Igandean (hilak 9) muxikoek herriko erdigunea girotuko dute, Beti Prest Dantza Elkartearen egitasmoz. Herriko Plazatik abiatuko dira.
Tratu onak eta irakurzaletasuna sustatu nahi dituzte. Horretarako, ipuin kontalaria, tailerrak eta motxila berezi bat prestatu dituzte.
Elorsoron abonua prezio murriztuan eska daiteke, azaroaren 10era arte. Guraso bakarreko familiek eska dezakete, lehen aldiz.
Urrian hasi eta ekainera, hilabetero irteera bat prestatu du Xoxolur Mendi Taldeak. Ekaineko azkena, Jaizkibelgo asteburu pasarena da.
Herriko taldeek hamabi partida jokatu dituzte asteburuan. Garaipen gehienak eskubaloikoek lortu dituzte, bikain ibili dira Munttarpekoak.