Kiroldegiaren prezioan hobariak eskatzeko epea ireki dute

Elorsoron abonua prezio murriztuan eska daiteke, azaroaren 10era arte. Guraso bakarreko familiek eska dezakete, lehen aldiz.

elorsoro kiroldegia

Elorsoron prezio murriztua lortzeko epea zabalik dagoela jakinarazi du udalak.

Elorsoron bazkide direnek hobariak eska ditzakete jada, azaroaren 10era arte. Prezio murriztua izateko eskaera egin dezakete egun horretara arte, Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez.

Nabarmendu dutenez, gurasobakarreko familiek lehen aldiz eska dezakete hobaria. Hala onartu zuten pasa den astean egin zuten udalbatzarrean.

Oiartzungo Udalaren webguneko Tramiteak atalean aurki daiteke eskabidea egiteko galdetegia (esteka honetan klik eginda, zuzenean jo daiteke).

Eskaerak udaletxeko harreran aurkeztu beharko direla gogorarazi du udalak. Sinadura elektronikoa duten oiartzuarrek udaleko webguneko erregistro elektroniko bidez egin dezaketela nabarmendu dute, udaletxera hori propio egitera joateko beharrik izan gabe.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.