Trafikoan aldaketak, Lezo-Donibane bidegorriaren azken zatiko zundaketengatik

Zundaketak urriaren 6tik aurrera egingo dituzte, eta aldundiak zehaztu du 5-6 eguneko iraupena izango dutela lanek.

Lezo-Donibane bidegorriaren hirugarren eta azken zatia egiten hasteko eguna geroz eta hurbilago dago. Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa Departamenduak jakinarazi du Lezo-Donibane bidegorria osatzeko falta den zatian (egun arte egina dagoen tokitik, termikoa zegoenera arte) zundaketa lanak egingo direla urriaren 6an hasita, 5-6 egunez. Horregatik, aldundiak zehaztu du bitarte horretan trafikoan aldaketak izango direla errepidearen zati horretan.

Zundaketa lanak, bidegorriaren eraikitze lanen aurrekari dira. Zonaldearen lurpeko zatia nola dagoen aztertu behar izaten da gisa horretako lanak egin aurretik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.