Oiartzuarrak Berriozarren gainetik pasatu dira

Emakumeen lehen taldeak garaipen polita lortu du etxean. Areto futboleko bi taldeek indartsu hasi dute liga, alde handiarekin irabazita.

oiartzun ke Oiartzungo jokalariak, bigarren gola ospatzen.

Oiartzun Kirol Elkarteko emakumeen lehen futbol taldeak garaipen ederra lortu zuen larunbat arratsaldean. Berriozarren bisita jaso zuen, eta hogeigarren minutua baino lehen aurreratu ziren etxekoak. Atsedenaldiaren aurretik beste gol bat sartu zuten, bigarren zatian bete hainbeste sartzeko.

Denboraldiko bigarren garaipenari esker, oiartzuarrak liderrarengandik hiru puntura jarri dira.

Mutilen taldeei dagokienez, biek asteburuko partida galdu zuten.

Areto futbolean, herriko bi taldeek liga hasi dute asteburu honetan. Biek ala biek garaipen ederra lortu dute. Lehen taldeak Bidebietatik ekarri zituen hiru puntuak. Bigarrenak, berriz, Elorsoron irabazi zuen, Oarsoaldeko derbian.

Emakumeen Lehen Nazional Maila

  • Oiartzun — Berriozar: 4-0.

Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila

  • Mutriku — Oiartzun: 1-0.

Emakumeen Euskal Liga

  • Pauldarrak — Oiartzun B : 2-2.

Gizonen Gorengo Maila

  • Oiartzun B— Hondarribia: 1-2.

Emakumeen Gorengo Maila

  • Intxaurdi B — Oiartzun C: 1-0.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Martutene La Terraza — Oiartzun KE: 2-5.

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Miren Taberna OKE — Ostiko Ore Sports: 6-2.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.