Gipuzkoa Bik finalerako txartela eskuratu du

Gipuzkoarrak Iparralde Bat taldea osatzen duten senpertarrei aisa irabazi diete bote luzeko txapelketan. Bizkaiaren kontra arituko dira finalean.

gipuzkoa bi bote luzea Berdez jantzita, senpertarrak, eta zuriz, oiartzuar eta villabonarrak.

Atzo eguerdian jokatu zuten Euskal Herriko Bote Luzeko Txapelketako bigarren finalerdia. Aurreko asteburuan jokatu behar zuten, baina eguraldiaren erruz bertan behera utzi behar izan zuten.

Igande eguerdian eguraldi ederra ari zuen, eta are hobea izan zen Gipuzkoa Bi taldearentzat. Iparralde Bat-ekin neurtu zituzten indarrak, eta aise irabazi zuten gipuzkoarrek: 11-1 nagusitu ziren.

Iparraldeko taldea Senpereko (Lapurdi) pilotariek osatzen zuten, eta Gipuzkoakoa Oiartzungo Txost elkarteko sei pilotarik eta Villabonako Bear Zanako beste bik.

Pilotari oiartzuarrek gehiengoz osatutako taldeak Bizkaiaren kontra jokatuko dute finala, datorren asteburuan, eguraldiak uzten badu. Aurtengoa Euskal Herriko Bote Luzeko Txapelketaren seigarren ekitaldia da.

gipuzkoa bi bote luzea

Igande eguerdian jokatu zuten finalerdia.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.