Hondakinen tasa ordaintzeko epea hasi da
Azaroaren 10era ordain daiteke zerga hori. Helbideratua dutenei hilaren 28an kobratuko diete. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga ere tarte berean ordaindu beharko da.
Oiartzungo Udalak zerga eta tasa bana ordaintzeko epea hasi dela jakinarazi du. Hondakinen gaineko tasa ordain daitekeela gogorarazi dute, eta hori egiteko azkeneko eguna azaroaren 10a izango da.
Urteko bigarren seihilekoari dagokion zatia izango da. Kobraketa helbideratuta dutenei hilaren 28an pasatuko zaie kopurua.
Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zerga ere ordain daiteke. Epemuga berbera dira, baita kobraketa eguna ere.
Helbideraketa ez dutenei udalak gogorarazi die eskaera egin dezaketela udaletxeko Kontu-hartzailetzako bulegoan.