Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaHirigintza

Ikastolako eremu estali berria, herrira zabalik

Pasaia-Lezo Lizeoak herrian duen ikastolako jolastokiaren zati handi bat estali dute. Ikastolaren eta herriaren erabilerarako izango da babesgunea.

Edurne Urkiola (Lizeoa), Jesus Mari Martiarena (udala) eta Nekane Artola (Lizeoa), gaurko agerraldian.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2022/10/05

Hedabideei gaur eguerdian aurkeztu diete Pasaia-Lezo Lizeoaren jolastokiko “altxor” berria. Ikastolaren atariko jolastokiaren erdia-edo babespekoa da, 521 metro koadroko azalerako estalpeko eremuarekin. Gainera, horren ondo-ondoan berdegunea eta jolastoki berria ezarri dituzte. Beraz, bai ikastolako irakasle nahiz ikasleek, eta herriko eragileek eremu estali berria baliatzeko aukera izango dute aurrerantzean; lehenek eskola orduetan, eta beste guztiek  ordutegi horietatik kanpo. Obra guztiaren kostua 440.000 eurokoa izan da: 340.000 Lizeoak jarri ditu, beste 100.000ak udalak. Lezoko kaleko hirugarren gune estali publikoa da Lizeokoa: Karlos Saldise plaza eta Lezo Herri Eskolako jolastokia ere estalpekoak dira.

Jolastokiaren erdia-edo estali dute.

Forma ez erregularrekoa da estalkia, zuria. Kanpotik begiratuta, ikusgarria. Barruan izanda are gehiago. Amaia Errastik, ikastolako komunitateko kide eta arkitektoak egin zuen proiektua, Olatzar herriko enpresak egikaritu du. Jolasen eremua Lurkoik egokitu du.

Lanen eta instalazioaren xedeen gaineko azalpenak eman dituzte Jesus Mari Martiarena alkateak, Nekane Artola Lizeoko lehendakariak, eta Edurne Urkiola zuzendariak. Azken honek xehetasun bat eman nahi izan du: “Nabarmendu nahi dugun xehetasun txiki baina garrantzitsu bat da obra bukatzeko zehaztasun txiki-txiki bat falta dela. Mimoz ari gara antolatzen lanen bukaera hori. Azaro bukaeran, berdegunean, Lezoko ikastolako ikasleek zuhaitz bat landatuko dute: Marugatzea”.

Horiek horrela, alkatea pozik azaldu da azpiegiturarekin. Azaldu du beharrezkoa den proiektua dela, bai ikastolarentzat zein herritarrentzat, eta horregatik lagundu dutela 100.000 euroko ekarpenarekin. “Erabaki hau hartzerakoan guretzat oso garrantzitsua izan da Lezoko herriari beste eremu aterpetua zabaltzea, eta horren barruan Pasaia-Lezo lizeoak egiten duen eskaintza bere instalazioak herritarrek erabiltzeko. Akordioaren emaitzaz oso pozik gaude”.

Nekane Artola ere baikor mintzo da. Adierazi du ikastolako komunitateak “ilusio handiarekin” garatu duela proiektua, eta eskertu egin du udalarekin zabaldutako akordiorako bidea. Aldi berean, lanak bitartean jardunean izan diren arduradunen eta enpresen jarrera ere txalotu du, ekainetik ikasturtea hasi arteko denbora tartean egin ahal izan direlako lanak. Artolak ikastola-herria binomioan eragin nahi izan du bere interbentzioan: “Lezoko ikasleak, eta bide batez, Pasaia-Lezo Lizeoko gainerako ikasleak izango dira birmoldaketa honi probetxu gehien aterako dietenak. Hala ere, nabarmendu nahi dugu Lezoko herritarrei zein elkarteei ere onura handia ekarriko diela”.

Edurne Urkiolak oroitarazi du aurretik ere Lezoko hainbat eragilek erabiltzen zituztela hezkuntza zentroaren instalazioak, eta babespeko eremuarekin, horien jardunerako aukera gehiago izango direla. “Txirbilla Aisialdi Taldeak, Kuadrillategi egitasmoak, Murixka Dantza Taldeak, Muxikoen Dantza Taldeak, Gaxuxak…. orain arte Lezoko ikastolako eraikina eta jolas eremua erabili izan dute beren ekintzak egiteko. Obrari esker, elkarte horiei guztiei aukera berriak zabaltzen zaizkielako pozik gaude”.

Jolasgune berria, atzean berdegunea duela.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.