Altzibar auzoaren berritzea laster bukatuko dela iragarri du udalak. Agintaldi honetako erronka nagusietako bat dela esan dute.
Pasaia-Lezo Lizeoak herrian duen ikastolako jolastokiaren zati handi bat estali dute. Ikastolaren eta herriaren erabilerarako izango da babesgunea.
Datorren hilaren 15ean (larunbata da) elkarteak bere egun handia ospatuko du, egun osoko egitarauarekin. Bi urteko etenaldiaren ondoren "gogotsu eta indar handiz" itzuli da elkartea.
Sentsore berriak jarri dituzte. Horiei esker, aurrerantzean, eskailerak era autonomoan jarriko dira martxan etenaldiren bat gertatu ondoren.
'Biodibertsitatearen dama, erraldoi baten irudikapena' sorkuntza aurkeztu dute Trintxerpen. Helburuak, zaintza sareak eta ingurumena babestea.
Atzo izan zuten Lezoko industrialdean dagoen Interal enpresako langileek bigarren greba eguna. Lan hitzarmen "duinaren" alde ari dira borrokaldian.
Herriko jaietan ordutegia luzatzeak utzi duen "esperientzia positiboak" bultzatuta hartu dute erabakia, baita ere "herritarrek ondasun publiko horiek zaintzeko orduan izan duten kontzientzia".
Gorbeia Suzien mendiko lasterketan ariko da larunbatean. Munduko Kopan laugarren da lezoarra, eta podium nagusiari kosk egin diezaioke emaitza ona lortuz gero.
1,2 kilometroko tartean egingo ditu lanak Bidegik: Arramendiko zubibidearen eta Pasaiako porturako eta Errenteria-Oreretako 2. irteeraren artean hain zuzen. Zortzi hilabete inguruko iraupena izango dute lanek.
Isaac Palencia bozeramaileak beharrezkotzat jo du herritarrei "honakoa bezalako urte hain zail batean presio fiskala ez handitzea". EH Bilduren politika "zerga eta tasak sistematikoki igotzea" dela salatu dute.
'¿Donde Estas?' eta 'Hirugarrena Orduan' albumen egileetako batzuekin topaketa egingo dute hilaren 15ean.