Interaleko langileak: "Enpresak ez du bere posizioa aldatu"
Atzo izan zuten Lezoko industrialdean dagoen Interal enpresako langileek bigarren greba eguna. Lan hitzarmen "duinaren" alde ari dira borrokaldian.
Lezoko industrialdean dagoen Interal enpresako langileek bigarren borroka eguna izan zuten atzokoa (hilak 4, asteartea). Iragarri zituzten lanuzteetatik bigarrena egiteaz gain, manifestazioa egin zuten. 2021tik iraungita dagoen lan hitzarmena berritzea da langileen asmoa, horren barruan lan baldintza hobeak txertatu nahi dituztelarik. “Enpresak bere horretan jarraitzen du, eta lehenengo lanuztea egin ondoren ez du bere posizioa aldatu. Are okerrago: enpresak kontratazio berriak egin ditu eta hirugarren txanda ezarri du gerbaren aurka egiteko”, esan dute langileek.
Atzokoa hitzarmen duina eskatzeko langileek egindako bigarren mobilizazioa izan zen. Lehenengoan (irailaren 27an), ia erabatekoa izan zen greba deialdiaren jarraipena, eta atzo ere lanuzteek “jarraipen oso ona” izan zutela adierazi dute ELA sindikatuko iturrietatik, “produkzioa berriro gelditzea lortu dute langileek”.
Atzokoa lau orduko greba izan zen. Egun osokoak ditu dituzte urriaren 11, 18 eta 25erako.