Hilabete honetarako bi ekintza antolatu ditu Fanderiako Errotak
Asteburu honetan errotak ateak zabalduko ditu eta hurrengoan berriz, hegaztiak ezagutzeko tailerra eskainiko dute.
Zentroaren sarreran errotaren makineria lanean ikusteko aukera izango da. Fanderiako Errotako Ibaiaren Etxeak hilabete honetarako antolatutako ekintzen berri eman du. Bi ekintza nagusi egingo dituzte, lehena hilaren 8tik 9ra (larunbat eta igandea) eta bigarrena aldiz, hilaren 16an (igandea da).
Asteburu honetan, larunbat eta igandean hain zuzen, errota gertutik ezagutzeko aukera izango dute herritarrek, 10:30etik 14:00ak arte. Hurrengo igandean aldiz, Hegaztien Nazioarteko Egunaren harira, herriko hegaztiak ezagutzeko tailerra eskainiko dute. Behaketarako aholkuak emango dituzte eta habia kutxa eta janlekuak eraikiko dituzte. 11:00etatik 14:00etara luzatuko dute. Aldez aurretik izena eman beharko da, helbide honetara idatziz
