Berritasunarekin dator 'Kirolez blai' saioaren denboraldi berria
Oiartzun Irratiko saio beteranoa datorren astelehenean hasiko da. Hamalaugarren denboraldiz herriko kirolari errepasoa emango diote.

Joxemi Lopez, Itsaso Guemes eta Alazne Etxeberria esatariekin.
Datorren astelehenean, hilak 10, hasiko da Kirolez blai irratsaioaren denboraldi berria. Aurtengoa hamalaugarren denboraldia izango da, eta Arguyuan saioaren barruan emango dute.
11:15ean izango da lehen emisioa, eta errepikapenak 13:30ean eta 20:30ean izango dira. Joxemi Lopezek gidatutako espazioak herriko kirolaren nondik norakoak jorratuko ditu. Emaitzak, kronikak, iritziak eta elkarrizketek beren tokia izango dute.
Berritasun bat izango du, maiztasunari dagokionez. Aurten, astean behin izan beharrean, bi astean behin izango da.
FM106.5 frekuentzian entzun ahal izango da, baita irratiaren webgunean bertan ere.
