Gaurtik, Garagardo Festa Lezon

Larunbatera arte, egunero zabalduko ditu ateak 18:00etatik aurrera garagardoaren jaiak. Ekintza osagarriak ere prestatu ditu Tiñeluk.

Atzoko (asteaazkena) irudia da ondokoa, prestaketa lanetakoa.

Gaur (osteguna) zabalduko dute Lezoko Garagardo Festa. 18:00etatik izango dira Karlos Saldise plazan jarritako 16 txorrotak martxan, baita sukaldea ere. Hori baita garagardo festaren menu nagusia: garagardoa, eta jaki gozagarriak. Horri herritarren presentzia eransten bazaio, festa giroa ziurtatua dago. Gaur, bihar eta etzi (larunbata) izango da abian Tiñelu elkarteak antolatutako jaia.

Hiru egun horietan 18:00etan zabalduko ditu ateak garagardotegi handiak. Baina egunero badira egitarauari dagozkion berezitasunak. Hala, gaur, 22:00etatik 00:00etara kirolak eta musikak tartea izango dute atergunean. Bigarren egunean (bihar) 23:00etatik aurrera Tximeletak txarangak bor-bor jarriko du jada bero egongo den Karlos Saldise plaza. Eta azken egunean (etzi) 22:30ean Jaixkipe txarangak saioari ekingo dio, eta 01:30ean BeHatxe Roja taldeak kontzertua emango du.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.