Oiarperen asteburuko eskuzko pilota partidak (2022-10-06)
Oiarpekoek hamabost partida jokatuko dituzte asteburuan. Horietako bost Madalensoron izango dira, ostiral arratsaldean.
Oiarpeko pilotariek hamabost partida jokatuko dituzte asteburuan. Horietako bost bihar arratsaldean —ostirala, hilak 7— izango dira, Madalensoro pilotalekuan.
Partida gehienak txapelketetako lehenengo faseei dagozkienak izango dira. Hala ere, badira salbuespenak. Final laurdenetako bi partida jokatuko dituzte, final zortzirenetako beste bat eta aurre kanporaketako bat.
Asteburuko kartelera osoa ikusteko, egin klik esteka honetan.
